METODOLOGIA
Formakuntza didaktikoa zein bizipenezkoa da. Eta taldekako mintegietan burutzen da.
Analisi Bioenergetikorako formakuntza bi fase ezberdinetan banatzen da: aurre-klinikoa eta klinikoa.
Fase aurre-klinikoa
Fase honetan formakuntzak honakoa barneratzen du:
- Analisi Bioenergetikoren teoriaren ikasketak, prozesu energetiko-korporalaren, izaeraren eta gorpuzkeran eta izaeraren defentsa estrukturan aurkezten diren portaeren ulermena barne. Formakuntzan parte hartzen duen bakoitzak bere izaeraren estruktura eta prozesu energetikoa miatzeko aukera izango du mintegitan, baita formakuntzan parte hartzen duten beste ikaskideenak ere.
- Reich, Lowen eta beste batzuen oinarrizko idazkien ikasketa.
Fase klinikoa
Fase honetan formakuntzak honakoa barneratzen du:
- Prozesu terapeutiko bioenergetikoaren eta izaeraren analisiaren ikasketa, transferentzian eta kontratransferentzian batez ere arreta jarriz.
- Pazienteekin lan klinikoa ikuskapenpean. I.I.B.A.k banakako ikuskapenezko berrogeita hamar ordu eskatzen ditu gutxienez, antolatzen duen elkarteak ordu kopurua luzatu badezake ere.
IRAUPENA ETA MAIZTASUNA
Fase pre-klinkoak eta klinikoak bost urteko iraupena dute guztira (3 +2).
Urteroko ikasketa orduak sei mintegi intentsibotan banatzen dira, hiru eguneko iraupena eta sei ordutako jardunaldiak dituztenak.
Urtero 108 ordu hain zuzen.
Terapia pertsonala
Piskoterapeuta bioenergetikoa izatera iristeko bakoitzak bere buruaren izaeraren eta prozesu energetikoaren arazoak ulertzea beharrezkoa da.
I.I.B.A.k gutxienez 150 orduko bakarkako analisi pertsonal bat exijitzen du. Analista Bioenergetiko Zertifikatu batek jarraituko du analisia, eta hau, era berean, zertifikazio prozesura aurkeztuak ebaluatuko dituzten formatzaileek onartu beharko dute.
Ikuskapena
Analista Bioenergetiko izateko zertifikazioak ikuskapen handia eskatzen du. Bakarka edo taldean eta orokorki ikus-entzunezko grabaketak baliatuz, formakuntzaren parte hartzaileei beraien lan klinikoa fintzeko eta hobetzeko aukera ematen die ikuskapenak.
Egitarauaren azken faseko ikuskapenak gai teorikotan datza, diagnostikoa eta interbentzioa, transferentziaren eta kontratransferentziaren analisia.
International Institute for Bioenergetic Analysisek bermatzen duen Zertifikatua
Bosgarren urtea amaitzean, formakuntza programa bukatzen da, eta zertifikazio prozesua hasten da. Zertifikatua formakuntza batzordearen eskutik jasotzen da, honakoez osatuta dagoelarik: formatzaile-koordinatzailea, programaren arduraduna eta taldearekin lan egin duen beste formatzaile bat gutxienez.
Batzorde honek ikasle bakoitzaren gaitasunak hiru esparrutan ebaluatuko ditu:
- Jarraitu duen terapia bioenergetikoari esker lortutako garapen eta integrazio pertsonala.
- Lan klinikoaren ikuskapena.
- Formakuntzaren bi faseen baliatze eta betetze maila
- Kasu kliniko bati buruzko memoria bat idaztea.
Psikoterapeuta analista bioenergetiko bezala zertifikatua izan ahal izateko, honen atzetik dabilenak lana egin behar duen herrialdeko diploma bat eduki beharko du menpean, bertan psikoterapian jardutea legezkoa dela baieztatzen duena.
Irakaslegoa
Analisi Bioenergetikoko formatzaile guztiek bete dituzte Terapeuta Analista Bioenergetiko Zertifikatua izateko eskakizunak (ABZ I.I.B.A.ren arabera), Ikuskatzailea eta Formatzailea Analisi Bioenergetikoan. Formakuntzaren koordinatzaile arduraduna I.I.B.A.ko formatzaileen Fakultatekoa da kasu guztieta eta Analisi Bioenergetikoaren Formatzaile Internazionalaren maila dauka.
DATAK
Interesaturiko pertsona kopuru nahikoa batzen denean jarriko da martxan hurrengo taldea.
Formakuntzarako informazio-hastapen taldeak antolatzen ditugu perdiodikoki.
Interesaturik bazaude jar zaitez gurekin kontaktuan: secretaria@ehabe.org
Formakuntza Programa deskargatzeko egin klik hemen.