Asociación de Análisis Bioenergético del País Vasco

Euskal Herriko Analisi Bioenergetikoko Elkartea

ONGI ETORRI EHABEra

Euskal Herriko Analisi Bioenergetikoko Elkartera.

14558930

EHABE 1996an sortu zuten International Institute of Bioenergetic Analysiseko (IIBA)kide batzuek, beste elkarte batzuetan formatuak izan zirelarik.

Psikoterapia eredu hartuta Analisi Bioenergetikoaren hedakuntza, formakuntza eta praktika du EHABEk helburutzat.

EHABE IIBAren, eskumenen pean dagoenez, formakuntzarako ezarritako nazioarteko araudia betetzen denaren bermea dugu, bai programaren edukiei dagokionez eta baita formatzaileen prestakuntzari dagokionez ere.

EHABE EFBA-Pren European Federation for Bioenergetic Analysis-Psichotherapyren barne ere badago.

logoIIBA
bioenergeticanalysis

Psikoterapia korporalaren aldaera espezifikoa dugu Analisi Bioenergetikoa

ANALISI BIOENERGETIKOA

Zer da?

Psikoterapia korporalaren aldaera espezifikoa dugu Analisi Bioenergetikoa, gorputzaren eta gogamenaren jarraitutasunean oinarritua. Bere erroak Wilheim Reich-en lanean aurkitzen dira eta Alexander Lowen-ek sortu zuen 1956ean.

Europa mailan zientifikoki onartua dagoen metodo psikoterapeutikoa da (EAP Europako Psikoterapeuta Elkartea). Analisi Bioenergetikoak, konpresio energetikoan oinarrituz, lan terapeutiko korporalak, analitikoak eta erlazionalak bateratzen ditu.

Giharretako tentsio kronikoak askatzen eta afektuak maneiatzen laguntzen du, baina baita kontaktuan jartzeko ahalmena handitzen, zailtasun sexualak argitzen eta ingurukoekin harremanak mantentzeko era berriak eta gogobetegarriagoak ikasten ere.

Samurtasuna, oldartzea, adierazpena – eta honek sexualitatearekin duen elkartasuna – bizitzaren iraupenerako oinarrizkoak kontsideratzen diren indarrak dira. Erlazio terapeutikoak sendatzen hasteko inguru seguru bat eskaintzen du.

Gaur egun, Analisi Bioenergetikoak neurozientziak azkenaldian atzemandako ikerketak kontuan hartzen ditu, neuronen garapenean sortutako atxikimendu goiztiarrak eta Atxikimenduaren Teoria lantzen dituztenak hain zuzen.

9912262

Analisi Bioenergetikoak proposizio sinple bat du euskarri: pertsona bakoitza berorren gorputza da

ANALISI BIOENERGETIKOA

Alexander Lowen eta IIBA

Alexander Lowenen dokotorea (1910-2008), Analisi Bioenergetikoaren sortzailea, Wilheim Reichen psikoanalistaren paziente eta ikasle izan zen; azken honi zor diogu “gorputz-gogamen nortasun funtzionala” argitara eman izana.

Reichen tesien sakonketan oinarrituz sortu zuen Alexander Lowenek Analisi Bioenergetikoa, eta karaktereen deskribapenean ere aurrera egin zuen. “Grounding”aren edo “erroketaren” kontzeptua sartu zuen: kanpoko eta barneko errealitatearekin kontaktua. Berari esker hedatu da gaur psikoterapian aplikatzen den perspektiba psiko-korporala.


Honakoa dio Alexander Lowenek:

«(Analisi Bioenergetikoak) gorputza, pazientearen erlazio interpertsonalak eta bere prozesu mentalak bateratzen ditu lan berean; eta hirurak erlazionatzen eta interpretatzen dira euren artean, besteak kontuan edukita… Analisi Bioenergetikoa gorputzaren errealitatearekin hasten da, honen mugikortasun eta adierazpen oinarrizko funtzioekin».

Hurrengoa ere idatzi du, berak argitaratutako “Bioenergética” liburuan:

«Bioenergetikak proposizio sinple bat du euskarri: pertsona bakoitza berorren gorputza da. Inor ez da gorputzetik bananduta bizi; inor ez da izatea bermatzen dion, aditzera ematen eta inguratzen duen munduarekin erlazionatzen ahalbidetzen dion gorputz horretatik bananduta bizi. Zu zure gorputza bazara eta zure gorputza zu bada, orduan honek nor zaren erakutsiko du. “Munduan-izateko” zure modua da. Zure gorputza geroz eta biziago dagoen heinean, biziago sentituko zara munduan. Baina zure gorputzaren bizitasun hori makaltzean, nekatuta gaudenean bezala, zure burua baztertzera jotzen duzu. Gaixotzeak efektu berdina du, baztertze egoera eraginaz. Mundua zugandik urrunduta sentitzera edo lanbro batez inguratua bezala ikustera ere irits zaitezke. Bestalde, inoiz baino biziago sentitzen zaren egunak ere bizi dituzu eta mundua distiratsuagoa iruditzen zaizu, hurbilagoa, egiazkoagoa. Guztioi gustatuko litzaiguke biziago izan eta sentitzea, eta Bioenergetikak helburu hau betetzen lagun diezaguke.»

Alexander Lowenek 1956ean sortu zuen International Institute of Bioenergetic Analysis (IIBA).

Analisi Bioebergetikoa munduan zabaltzea eta garatzea du jomuga IIBAk.

Terapeutak gorpuzkera irakurtzen du, honen energiaren durundarekin bat egiten du, emozioak sentitzen ditu, hitzei entzun eta erantzun egiten die

PSIKOTERAPIA

Banakako psikoterapia momentuan ditugun arazo edo zailtasunak gainditzen laguntzen digun prozesua da

Banakako psikoterapia momentuan ditugun arazo edo zailtasunak gainditzen laguntzen digun prozesua da, orain gertatzen zaiguna eta gure historian gertatu zaigunaren arteko erlazioa kontuan hartuz.

Terapeutak gorpuzkera irakurtzen du, honen energiaren durundarekin bat egiten du, emozioak sentitzen ditu, hitzak entzun eta erantzun egiten die. Gorputzaren mintzairan zentratzen da: posturak, keinuak, arnasketa, mugikortasuna, adierazpena. Gorputzak ez du engainatzen.

Banakoaren dimentsio energetikoa esnatzera bideratzen diren teknikak erabiltzen dira, honakoak barne: arnasketa; norbanakoaren hautematea; emozioen adierazpena eta norbanakoa menderatzea; bat-bateko mugimendua. Baina hauek ez dira bakarrak, izan ere kontaktu fisikoa, mugak, erroketa eta giharren tentsioaren ulermena lantzen dituztenak ere barneratzen dira, iraganeko traumen aurkako defentsa somatiko eta psikologikoen adierazle bezala aurkezten baitira.

Terapeutak eta terapia jarraitzen duenak batera aurrera egiten dute pausoka, beldurra eta bizitzan agertzen zaizkien oztopoak gainditzeko gogoa batzen dituen barne borroka horren ulermenean.
Terapiaren amaiera ez dator sintomen desagerpenarekin batera, gure self garbienaz bizitzari errotuta gaudenean baizik, gure gorputzean bizitasun handiago batekin biziaz, bizitzak eskaintzen dizkigun erronkei aurre egiteko.

9990523

Robert Lewisek, M.D, IIBAko formatzaileen taldeko kidea denak, terapeuta izatearen bere misioa zein den deskribatzen digu:

«Zure sentimenduak adierazteko, gertatu zitzaizuna, falta zaizuna adierazteko hitzik ez duzunean, – hasiberriak diren zure sekretuen – barne erresonantzia entzuten dugu, zure gorputzean bizi baita. Barne erresonantzia hori sentitzen eta ozenago egiten laguntzen dizugu, honen mugimendua zure izatearen gainazalera behar bezain beste urbildu arte, zure kontzientzian sar dadin. Baina zure hitzak ere arretatsu entzuten ditugu eta zure izatearen hondotik datozenean hunkitu egiten gara, inor ezin baita bertara heldu. Zure gorputzaren espirituari eta zure espirituaren gorputzari amore ematera gonbidatzen zaitugu – eta horrela, zure buruari ongi etorria ematera.»

Banakako psikoterapiari buruzko informazio gehiago biltzeko, gure Terapeutetako batekin kontaktuan jar zaitezke eta lehen elkarrizketa bat eskatu.

Guztioi gustatuko litzaiguke biziago izan eta sentitzea, eta Analisi Bioenergetikoak helburu hau betetzen lagun diezaguke

ACTIVIDADES FUTURAS

(Castellano) PRÓXIMO GRUPO DE FORMACIÓN DE TERAPEUTAS

(Castellano) PRÓXIMO GRUPO DE FORMACIÓN DE TERAPEUTAS

Mar 20 2023

El contenido no está disponible en euskera

JARDUERAK

TEORIA POLIBAGALA ETA ANALISI BIOENERGETIKOA

TEORIA POLIBAGALA ETA ANALISI BIOENERGETIKOA

Jun 01 2023

Teoria Polibagala: Aplikazio klinikoak Analisi Bioenergetikoan. Mintegi teoriko-praktikoa. Irakaslea: Vincentia Schroeter, International Institute for Bioenergetic Analysis (IIBA) fakultateko irakaslea Irailaren 29an eta…

Analisi Bioenergetikoa. Formakuntzari buruz informazio saioa

Analisi Bioenergetikoa. Formakuntzari buruz informazio saioa

Dec 09 2022

ANALISI BTOENERGETlKOARl buruzko formakuntza LARIJNBATA 2022.abendua.17 10.00h – 13.30h Antonio Maria Labaien Kalea 14, 5B Donostia-San Sebastian Zer da Analisi Bioenergetikoa? Analisi…

IX JORNADAS IBÉRICAS DE ANÁLISIS BIOENERGÉTICO

IX JORNADAS IBÉRICAS DE ANÁLISIS BIOENERGÉTICO

Sep 07 2021

Bilbao 29 y 30 Enero 2022 Vínculo terapéutico, intensidad emocional y creatividad Respetando las verdades del cuerpo Euskal Herriko Analisi Bioenergetikoko Elkartea,…

(Castellano) Taller del IIBA PDW

(Castellano) Taller del IIBA PDW

Jun 05 2020

El contenido no está disponible en euskera

(Castellano) VIII JORNADAS IBERICAS DE ANALISIS BIOENERGETICO

(Castellano) VIII JORNADAS IBERICAS DE ANALISIS BIOENERGETICO

Nov 19 2018

El contenido no está disponible en euskera

ARIKETA TALDEA

ARIKETA TALDEA

Oct 20 2018

Ariketa Bioenergetikoen taldeak Analisi Bioenergetikoan erabiltzen den mugikortasuna psikoterapia baten esparrutik kanpo ere erabili daiteke eta balio profilaktikoa du ongizate mental eta…

A.B.Z. Tituluak “European Association for Psycotherapy”ren Zertifikatua lortzeko bidea irekitzen dizu

FORMAKUNTZA

EHABE 1996tik I.I.B.A.ra (International Institute for Bioenergetic Analysis) afiliatutako elkarte bezala onartua da

FORMAKUNTZA

EHABEk, 1996tik I.I.B.A.ra (International Institute for Bioenergetic Analysis) afiliatutako elkarte bezala onartua denak, Euskal Herrian Analista Bioenergetiko Zertifikatua (A.B.Z.) izateko formakuntza egiteko aukera eskaintzen du. Psikoterapeuta izateko formakuntza irmo bat eskaintzeaz gain, formakuntza honek Analisi Bioenergetikoko Terapeutaren ziurtagiria lortzeko bidea irekitzen du; hala nola, EAPren (European Association for Psychotherapy) “European Certificate for Psychotherapy” lortzera. EHABE, Analisi Bioenergetikoaren Federazio Europarraren eskutik dago EAPren barne.

NORI DAGO ZUZENDUTA?

Psikologoei, medikuei, eta Analisi Bioenergetikoan terapeuta bezala formatu nahi duten profesionalei.

Osasunarekin lotura duen diploma bat edukitzea ez da beharrezkoa formakuntza honetan parte hartzeko, baina irakaskuntza taldeak onartutako baldintzak bete beharko ditu.

Psikoterapia erregulatzen duten arau legalen baldintzapean egongo da beti Analista Bioenergetiko Zertifikatua izatearen aitorpena.

19754536

Egin klik formakuntzaren inguruan gehiago irakurtzeko

METODOLOGIA

Formakuntza didaktikoa zein bizipenezkoa da. Eta taldekako mintegietan burutzen da.

Analisi Bioenergetikorako formakuntza bi fase ezberdinetan banatzen da: aurre-klinikoa eta klinikoa.

Fase aurre-klinikoa

Fase honetan formakuntzak honakoa barneratzen du:

  1. Analisi Bioenergetikoren teoriaren ikasketak, prozesu energetiko-korporalaren, izaeraren eta gorpuzkeran eta izaeraren defentsa estrukturan aurkezten diren portaeren ulermena barne. Formakuntzan parte hartzen duen bakoitzak bere izaeraren estruktura eta prozesu energetikoa miatzeko aukera izango du mintegitan, baita formakuntzan parte hartzen duten beste ikaskideenak ere.
  2. Reich, Lowen eta beste batzuen oinarrizko idazkien ikasketa.

Fase klinikoa

Fase honetan formakuntzak honakoa barneratzen du:

  1. Prozesu terapeutiko bioenergetikoaren eta izaeraren analisiaren ikasketa, transferentzian eta kontratransferentzian batez ere arreta jarriz.
  2. Pazienteekin lan klinikoa ikuskapenpean. I.I.B.A.k banakako ikuskapenezko berrogeita hamar ordu eskatzen ditu gutxienez, antolatzen duen elkarteak ordu kopurua luzatu badezake ere.

IRAUPENA ETA MAIZTASUNA

Fase pre-klinkoak eta klinikoak bost urteko iraupena dute guztira (3 +2).

Urteroko ikasketa orduak sei mintegi intentsibotan banatzen dira, hiru eguneko iraupena eta sei ordutako jardunaldiak dituztenak.

Urtero 108 ordu hain zuzen.

Terapia pertsonala

Piskoterapeuta bioenergetikoa izatera iristeko bakoitzak bere buruaren izaeraren eta prozesu energetikoaren arazoak ulertzea beharrezkoa da.

I.I.B.A.k gutxienez 150 orduko bakarkako analisi pertsonal bat exijitzen du. Analista Bioenergetiko Zertifikatu batek jarraituko du analisia, eta hau, era berean, zertifikazio prozesura aurkeztuak ebaluatuko dituzten formatzaileek onartu beharko dute.

Ikuskapena

Analista Bioenergetiko izateko zertifikazioak ikuskapen handia eskatzen du. Bakarka edo taldean eta orokorki ikus-entzunezko grabaketak baliatuz, formakuntzaren parte hartzaileei beraien lan klinikoa fintzeko eta hobetzeko aukera ematen die ikuskapenak.

Egitarauaren azken faseko ikuskapenak gai teorikotan datza, diagnostikoa eta interbentzioa, transferentziaren eta kontratransferentziaren analisia.

International Institute for Bioenergetic Analysisek bermatzen duen Zertifikatua

Bosgarren urtea amaitzean, formakuntza programa bukatzen da, eta zertifikazio prozesua hasten da. Zertifikatua formakuntza batzordearen eskutik jasotzen da, honakoez osatuta dagoelarik: formatzaile-koordinatzailea, programaren arduraduna eta taldearekin lan egin duen beste formatzaile bat gutxienez.

Batzorde honek ikasle bakoitzaren gaitasunak hiru esparrutan ebaluatuko ditu:

  • Jarraitu duen terapia bioenergetikoari esker lortutako garapen eta integrazio pertsonala.
  • Lan klinikoaren ikuskapena.
  • Formakuntzaren bi faseen baliatze eta betetze maila
  • Kasu kliniko bati buruzko memoria bat idaztea.

Psikoterapeuta analista bioenergetiko bezala zertifikatua izan ahal izateko, honen atzetik dabilenak lana egin behar duen herrialdeko diploma bat eduki beharko du menpean, bertan psikoterapian jardutea legezkoa dela baieztatzen duena.

Irakaslegoa

Analisi Bioenergetikoko formatzaile guztiek bete dituzte Terapeuta Analista Bioenergetiko Zertifikatua izateko eskakizunak (ABZ I.I.B.A.ren arabera), Ikuskatzailea eta Formatzailea Analisi Bioenergetikoan. Formakuntzaren koordinatzaile arduraduna I.I.B.A.ko formatzaileen Fakultatekoa da kasu guztieta eta Analisi Bioenergetikoaren Formatzaile Internazionalaren maila dauka.

DATAK

Interesaturiko pertsona kopuru nahikoa batzen denean jarriko da martxan hurrengo taldea.

Formakuntzarako informazio-hastapen taldeak antolatzen ditugu perdiodikoki.

Interesaturik bazaude jar zaitez gurekin kontaktuan: secretaria@ehabe.org

Formakuntza Programa deskargatzeko egin klik hemen.

GUREKIN KONTAKTUAN

Edozein galdera duzula ere edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan.

secretaria@ehabe.org

Bete kontaktu-inprimakia.

Ahal bezain laster erantzungo diegu zure galderei
cont

    Izena (beharrezkoa)

    Zure posta elektronikoa (beharrezkoa)

    Gaia

    Zure mezua

    He leído y acepto la política de privacidad.

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

    ACEPTAR
    Aviso de cookies