ANALISI BIOENERGETIKOA

Alexander Lowen eta IIBA

Alexander Lowenen dokotorea (1910-2008), Analisi Bioenergetikoaren sortzailea, Wilheim Reichen psikoanalistaren paziente eta ikasle izan zen; azken honi zor diogu “gorputz-gogamen nortasun funtzionala” argitara eman izana.

Reichen tesien sakonketan oinarrituz sortu zuen Alexander Lowenek Analisi Bioenergetikoa, eta karaktereen deskribapenean ere aurrera egin zuen. “Grounding”aren edo “erroketaren” kontzeptua sartu zuen: kanpoko eta barneko errealitatearekin kontaktua. Berari esker hedatu da gaur psikoterapian aplikatzen den perspektiba psiko-korporala.


Honakoa dio Alexander Lowenek:

«(Analisi Bioenergetikoak) gorputza, pazientearen erlazio interpertsonalak eta bere prozesu mentalak bateratzen ditu lan berean; eta hirurak erlazionatzen eta interpretatzen dira euren artean, besteak kontuan edukita… Analisi Bioenergetikoa gorputzaren errealitatearekin hasten da, honen mugikortasun eta adierazpen oinarrizko funtzioekin».

Hurrengoa ere idatzi du, berak argitaratutako “Bioenergética” liburuan:

«Bioenergetikak proposizio sinple bat du euskarri: pertsona bakoitza berorren gorputza da. Inor ez da gorputzetik bananduta bizi; inor ez da izatea bermatzen dion, aditzera ematen eta inguratzen duen munduarekin erlazionatzen ahalbidetzen dion gorputz horretatik bananduta bizi. Zu zure gorputza bazara eta zure gorputza zu bada, orduan honek nor zaren erakutsiko du. “Munduan-izateko” zure modua da. Zure gorputza geroz eta biziago dagoen heinean, biziago sentituko zara munduan. Baina zure gorputzaren bizitasun hori makaltzean, nekatuta gaudenean bezala, zure burua baztertzera jotzen duzu. Gaixotzeak efektu berdina du, baztertze egoera eraginaz. Mundua zugandik urrunduta sentitzera edo lanbro batez inguratua bezala ikustera ere irits zaitezke. Bestalde, inoiz baino biziago sentitzen zaren egunak ere bizi dituzu eta mundua distiratsuagoa iruditzen zaizu, hurbilagoa, egiazkoagoa. Guztioi gustatuko litzaiguke biziago izan eta sentitzea, eta Bioenergetikak helburu hau betetzen lagun diezaguke.»

Alexander Lowenek 1956ean sortu zuen International Institute of Bioenergetic Analysis (IIBA).

Analisi Bioebergetikoa munduan zabaltzea eta garatzea du jomuga IIBAk.

Terapeutak gorpuzkera irakurtzen du, honen energiaren durundarekin bat egiten du, emozioak sentitzen ditu, hitzei entzun eta erantzun egiten die

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies