Terapeutak gorpuzkera irakurtzen du, honen energiaren durundarekin bat egiten du, emozioak sentitzen ditu, hitzak entzun eta erantzun egiten die. Gorputzaren mintzairan zentratzen da: posturak, keinuak, arnasketa, mugikortasuna, adierazpena. Gorputzak ez du engainatzen.
Banakoaren dimentsio energetikoa esnatzera bideratzen diren teknikak erabiltzen dira, honakoak barne: arnasketa; norbanakoaren hautematea; emozioen adierazpena eta norbanakoa menderatzea; bat-bateko mugimendua. Baina hauek ez dira bakarrak, izan ere kontaktu fisikoa, mugak, erroketa eta giharren tentsioaren ulermena lantzen dituztenak ere barneratzen dira, iraganeko traumen aurkako defentsa somatiko eta psikologikoen adierazle bezala aurkezten baitira.
Terapeutak eta terapia jarraitzen duenak batera aurrera egiten dute pausoka, beldurra eta bizitzan agertzen zaizkien oztopoak gainditzeko gogoa batzen dituen barne borroka horren ulermenean.
Terapiaren amaiera ez dator sintomen desagerpenarekin batera, gure self garbienaz bizitzari errotuta gaudenean baizik, gure gorputzean bizitasun handiago batekin biziaz, bizitzak eskaintzen dizkigun erronkei aurre egiteko.
Robert Lewisek, M.D, IIBAko formatzaileen taldeko kidea denak, terapeuta izatearen bere misioa zein den deskribatzen digu:
«Zure sentimenduak adierazteko, gertatu zitzaizuna, falta zaizuna adierazteko hitzik ez duzunean, – hasiberriak diren zure sekretuen – barne erresonantzia entzuten dugu, zure gorputzean bizi baita. Barne erresonantzia hori sentitzen eta ozenago egiten laguntzen dizugu, honen mugimendua zure izatearen gainazalera behar bezain beste urbildu arte, zure kontzientzian sar dadin. Baina zure hitzak ere arretatsu entzuten ditugu eta zure izatearen hondotik datozenean hunkitu egiten gara, inor ezin baita bertara heldu. Zure gorputzaren espirituari eta zure espirituaren gorputzari amore ematera gonbidatzen zaitugu – eta horrela, zure buruari ongi etorria ematera.»
Banakako psikoterapiari buruzko informazio gehiago biltzeko, gure Terapeutetako batekin kontaktuan jar zaitezke eta lehen elkarrizketa bat eskatu.